Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2018

CURRICULUM EZKUTUA.

CURRICULUM EZKUTUA 1.ARIKETA: ZURE HAUR-HEZKUNTZAKO LIBURU, IPUIN, PELIKULUA BEREIZGARRI BAT HAUTATU ETA HONAKO GALDERA HAUEK ERANTZUN: ZERGATI K DA ZURETZAT ADIERAZGARRIA ? Lore horia (ipuina), Aintzane: txikia nintzenean gauero nire amak irakurtzen zidalako. Baita natura gustoko nuelako ere. Spirit (filma), Leire: zaldiak eta abestiak gustuko ditudalako eta txikitan asko ikusten nuelako. Matilda (filma), Haizea: oso dibertigarria iruditzen zitzaidalako, nire ahizpa zaharrarekin ikusten nuelako eta abestia gustuko nuelako. Errauskine (ipuina), Uxue: egunero irakurtzen zidatelako eta asko gustuko nuelako aitak irakurtzea euskaraz ez zekielako eta esfortzua egiten zuelako. Anastasia (filma), Marina: abestiak maite nituelako, amarekin egunero ikusten nuelako eta maitasun historia polita iruditzen zitzaidalako. ZEIN BALIO TRANSMITITZEN DITUELA USTE AL DUZU? Lore horia (ipuina), Aintzane: pertsona mota desberdinen arteko bizikidetza bultzatzen du. ...

CURRICULUMAREN ANALISIA.

1. ZER DA CURRICULUMA? Curriculuma antolakuntza dokumentua da eta bertan hezkuntza plana zehazten da. Hau eskola bakoitzeko inguru eta beharretara egokitzen da. Curriculumean helburuak, konpetentziak, edukiak, pedagogia metodoa, jarduera (arazo edo integrazio egoerak) eta ebaluatzeko irizpide multzoa zehazten da. 2. ZEIN ITURRI DESBERDINTZEN DITU? AZALDU BAKOITZA Curriculuma 5 iturri desberdintzen ditu. Filosofikoa : lortu nahi diren helburuak zehaztea. Soziala konpetentziak : testuinguru sozialarekiko lotura. Epistemologikoa : edukiak, jakintza enpiriko eta zientifiko.   Psikologikoak : ebaluazioa, garapen fisiko eta psikologikoa. Pedagogikoa : metodologia eta jarduerak. 3. ZEIN CURRICULUM MAILA DESBERDINTZEN DITU ? AZALDU BAKOITZA Curriculuma 3 maila desberdintzen ditu: lehen maila, bigarren maila eta hirugarren maila desberdintzen ditu. Lehen mailan curriculuma oinarrizko curriculum diseinua (OCD), gobernuak egiten du, ikastetxe guzt...

DEKRETUAREN ANALISIA.

1. ZEIN IRITZI DUZUE DEKRETUAREN INGURUAN? ARRAZOITU Orokorrean zaila egin zaigu irakurtzea eta datuak ateratzea baina hala ere ados gaude irakurri dugunarekin. Adibidez, bigarren kapitulua, konpetentziak, zehaztasuna du. Astuna, beharrezkoa, hizkuntza teknikoa, egokia, teoria eta praktika arteko talka, esaten denarekin ados, errealitatean gehiago isladatu beharko litzateke, adostasuna partzialki 2. ZEIN ATAL DIRA ZUEN USTEZ EGOKIENAK ? ZERGATIK? Bigarren kapitulua, Oinarrizko konpetentziak eta hirugarrena, Metodologia eta curriculumaren antolamendua.  Konpetentziak argi azaltzen direlako, adibidez, LHra pasatzeko beharrezkoak direlako HHko konpetentziak. Bestalde, hirugarrenean, curriculuma, jarduerak, metodologia, etab. azaltzen dira eta hauek oso garrantzitsuak iruditzen zaizkigu. 3. ETA DESEGOKIENAK ? ZERGATIK? Seigarren kapitulua, Ikasleek ebaluazioa eta maila igoerak. Maila igoerei dagokionez, ez gaude ados, ez dugu uste gurasoek azken hitza izan behar...

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA PROSEZUA.

I+A+ Edozein hizkuntza akademia batean ikasterako orduan ematen da, une berean erakusten eta ikastean gaudelako. Ikastolaren kontestu  eta metodologia berdina dauka, nahiz eta akademia murriztuagoa izan (hezkuntza ez formala). Igeriketa ikastaroetan, hemen igeri egiten erakusten dizute eta zuk ikasi egiten duzu. I+A- Marrazten erakutsi ahal dizute, baina, zu ez bazara ona marrazten ez duzu asko ikasiko. Musika instrumentu bat nola jo erakusteko momentuan gaizki erakusten badizute, adibidez, nota bakoitza zein den esan gabe, zuk ez duzu ondo ikasiko. I-A+ Sukaldaritza, zure kabuz ikasi dezakezu, inork erakutsi gabe, esperimentatuz, gauza ezberdinak probatuz eta irudimena erabiliz. Errubikeko kuboa, bakoitzak bere kabuz ikas dezake. I-A- Irakasle batek ez duenean motibaziorik bere irakasgaia erakusteko, hau ikasleei transmititzen die, modu honetan ez da ez irakaskuntzarik ematen ezta hezkuntzarik. Abesti bat jotzen esakatzea, notak irakatsi aurretik.

DIDAKTIKAREN KONTZEPTUA.

Irudia
1. ZEIN KONTZEPTUK ADIERAZTEN DITUZTE HONAKO ESANAHI ETIMOLOGIKO EK? - ERAKUTSI: irakaskuntza (irakatsi) - LORTU, ERDIETSI, NEUREGANATU: ikaskuntza edo aprendizaia - BARNEAN ERAIKI: instrukzioa - FORMA EMAN: formakuntza, heziketa edo prestakuntza 2. NORK IKASI BEHARKO LUKE IRAKASTEN ? NOLA EGIN LEZAKE? Edozeinek irakatsi dezake baldin eta kontestua kontuan izanda: baldintzak, eremuak, etab. Adibidez, kontzeptu formalean, bai irakasleak bai ikasleak prozesu honetan parte hartzen dute, aprendizaia bi aldetakoa izango da. Irakaslea bere esperientzia eta formakuntza dauka, baina guztiok gaitasun hau curriculum bat jarraituz edo ez jarraituz eman daiteke. Hau da, hezkuntza informal batean eman daiteke.   Praktikaren edota egunerokotasunaren bitartez eman daiteke (praxis). Ikasitakoaren bitartez gure teoria propioa eraiki beharko genuke. Baita etengabeko prestakuntza eta esperientziaren bitartez eman daiteke. Teknika eta metodologia be...