Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2018

TXIKITAKO OROITZAPENA

Irudia
LEIRE GALINDO: Oroitzapen honetan 3-4 urte nituen, eskolako jaialdian geunden. Hau aukeratu dut oroitzapen oso onak ditudalako jaialdiei dagokionez, oso ondo pasatzen nuen, urtero gauza ezberdinak egiten genituen; kantak eta dantzak, antzerkiak, instrumentuak jo... Asko gustatzen zitzaidan aktuazioa prestatzea eta antzeztea. UXUE GOÑEZ: Argazki hau aukeratu dut oso esanguratsua baita niretzat, eskolan pasatako lehenengo inauteriak baitira. Hasteko, oroimen oso ona dut argazki hau ikustean, inauteriak ospatzea zerbait berria baitzen. Hau da, jantzi bereziak jartzea eta aurpegia margotzea berria egin zitzaidan, inoiz ez nuelako egin. Bestalde, gurasoak ikusten zuten lehenengo ikuskizuna izan zen eta horrek asko poztu ninduen. MARINA GUTIERREZ: Hiru urte nituela Juana de Arco haur eskolara joan nintzen. Han hainbat ariketak eta jarduerak egiten genituen, baina nire gogokoena marraztea zen. Baina ez irakasleak marraztea eskatzen zizkigun marrazkiak, ...